Hitzaldia
The Paramount Mountain. Eszenografien arteko ibilaldia, abenturak eta sublimazioa helburu
Francisco Baena
11.30ean
Lausanako Musée de l’Elyséek, martxoan, erakusketa bat aurkeztu zuen. Bertan, argazkilaritzak mendiko paisaia asmatu zuelako ideia garatzen da. Jakina, sublimearen kontzeptuari lotutako margolaritza erromantikoaren ikonografia jaso zuen. Baina egiazkoaren beste irudikapen batzuetan gertatzen den eran, erakusketaren izaera dokumentalak ageriak utzi zituen ordura arte inoiz ikusi gabeko xehetasunak eta ikuspuntuak. Horri esker, lehenagoko imajinagintzaren zenbait gehiegikeria zuzendu ziren. Baina haren ahalmen positibistari esker, hierofaniazko egoerak agerian utzi ziren, eta sinestarazi ziguten beharrezkoa dela handitasun hori babestea.
Hollywoodeko estudio aitzindarienetako batek, bere izenarekin, handitasun – Paramount – promesa egiten zuen mendi bateko perfila aukeratuta, eta haren behealdean inoiz filmaturiko abentura handienetakoak bizi izan dira. Nabari agertzen zen Indiana Jones-en lehen pelikulan eta, halaber, produktorearen historiari omenaldia egin zitzaion. Era berean, alegia, kontakizun eta aparatu anitzenetakoak uztartuz, egungo zenbait argazkilarik (besteak beste, Jose Ramon Ais, Sergio Belichon edo Fernando Maselli) argazkigintzaren ia mende biko ibilbidea duen sublime garaikide bateko irudiak konposatu dituzte, eta are urrunago jo dute mendiko paisaia aberastu eta inoiz ez bezalako eskala emateko.