Hitzaldia, Argazki-liburuak: argazkien bidez kontatzea

Ros Boisier

 

BilbaoArte

Azaroak 2, osteguna | 17:00

Bilbo (Bizkaia)

 

Argazki-liburuak: argazkien bidez kontatzea hitzaldiaren bitartez, argazkigintza garaikidean, gaur egun, argazki-liburuek duten lekuari buruzko ikuspegi bat emango digu hizlariak. Egiten ari den ikerketa baten aurrerapena egingo digu Ros Boisierrek; halaber, gainbegiratua emango dio Txilen, bere herrialdean, argazki-liburuen ekoizpenak hartu duen indarrari.

 

Ros Boisierek (Temuco, Chile, 1985) argazkigintza ikertu eta kudeatzeaz gain, teoria lantzen du eta liburuak ekoiztu. Artearen ekoizpena eta ikerketa masterra egin du Granadako Arte Ederretako fakultatean; lizentziatua da Ikus-entzunezko Komunikazioan Temucoko Unibertsitate Nagusian; eta Argazkilaritzan diplomatua Txileko Unibertsitate Pontifikal Katolikoan. Hainbat beka jaso ditu, esterako, Kultura eta Artea garatzeko Fondo Nazionalekoa (FONDART), Txileko gobernuaren Kultura eta Arteetako Kontseilu Nazionalekoak 2013, 2014, 2015 eta 2017an. Muga ekimenaren zuzendarikidea da, argazkiaren kultura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko proiektuak garatzen laguntzen duen ekimena da.