Jon Gorospe izan da Argazkigintzaren sorkuntzarako I. Begira Photo Sariaren irabazlea

 

“Mendia” gaitzat hartuta, aurten, Begira Photo festibalak sustatutako Argazkigintzaren sorkuntzarako Sariaren irabazlea Jon Gorospe (Vitori-Gasteiz, 1986) argazkilariaren N. Mountains proiektua izan da.

 

Epaimahaikideak izan dira BilbaoArteko zuzendari Juan Zapater, Durangoko Arte eta Historia Museoko koordinatzaile Garazi Arrizabalaga eta  Amarica Aretoko koordinatzaile Gemma Bes. Aho batez, erabaki dute Argazkigintzaren sorkuntzarako I. Begira Photo Saria Jon Gorosperen N. Mountains proposamenari ematea.

 

Gorospek irabazi duen saria argazkigintza garaikidea sustatzeko eta ikusgarritasuna emateko sortu zen. Saria 800 € da eta aukera ematen du erakusketa bat egin eta Durangoko Kurutzesantu Museoan erakusgai ipintzeko urriaren 26tik azaroaren 18ra, 2017ko Begira Photoren programazioren barruan. Aretoan ipiniko den erakusketaren diseinua irabazlearen eta festibalaren antolatzaileen artean egingo da.

Mountains Iparretik 60º-tik gorako mendi inguruetako paisaiak ikertzetik sortu den proiektua da. Lanak eskandinaviar izaeren analisia planteatzen du, irudi sorta biren arteko elkarrizketa irudikatzen du. Alde batetik, espazioak deskribatzen dituzten argazkiak dira eta, bestetik, iparraldeko argia biltzen duten hartualdi sortak, zeinek mito emozional gogorarazten duten eta, horren bidez, aurreko agertokiak irakur daitezkeen. Munduaren irudikapen sinesgarria egiteko interesetik aldenduta, Gorosperen lanaren ardatzak kode estetikoen sorta batek osatzen du, ikusleek paisaiarekiko esperientzia bat izaten laguntzeko. Halaber, edertasunaren maila estetikoa gaindituz, sublimeak ikararen antzeko emozioa eragiteko gaitasuna izatea lortu nahi du.