Alejandro León Cannockek jaso du Argazkilaritza-saiakeren I. Begira Photo Saria
  

Sariaren epaimahaiak aho batez erabaki du Alejandro León Cannocken (Lima, Perú, 1980) El devenir imagen del mundo. Anotaciones sobre la revolución fotográfica saiakera lanari saria ematea. Epaimahaikideak honakoak izan dira: Mane Adaro, arte zaintzailea eta Atlas Imaginarios Visuales aldizkariaren zuzendaria; Ruben Arias, Doktorea Filologia Hispanikoan; eta Ros Boisier, Artearen ekoizpen eta ikerketako masterra eta argazki-liburuen eta irudiaren teoriari buruzko aldizkarien editorea. 

 

Bere saiakeran, Alejandro León Cannockek baieztatzen du argazkigintzaren iraultza bere azkenetara iritsi dela eta helburua lortu duela, hau da, munduaren irudi bilakatzea lortu duela. Hartara, erregimen eskopiko berri baten aurrean gaude, eta beraz, izatearen ordena berri baten aurrean.

 

© Alonso Molina

 

Alejandro León Cannock (Lima, Perú, 1980) irakasle, ikertzaile eta sortzailea da.  Humanitatetako batxilergoa egin zuen, filosofian lizentziatua eta irakaslea da Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean (PUCP). Halaber, Graduatua da argazkigintzako karrera laburrean, eta Irudiaren Zentroko Latinoamerikako Argazkilaritza Garaikidearen ((MALDEFOCO) masterra du. 2013an, Cartografías del pensamiento. Ensayos de filosofía popular (UPC) argitaratu zuen eta Ética y ciudadanía. Los límites de la convivencia (UPC, 2010) lanaren egile-kidea da. Filosofia, etika eta arteari buruzko artikulu asko argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. Bere lan artistikoak Txinan, Frantzian, Italian, Mexikon, Suitzan eta Perun erakutsi izan dira. Ikerketari dagokionez, ildo nagusiak argazkilaritzaren teoria, artearen ikerketaren izaera eta Gilles Deleuze frantziar filosofoaren lanak dira.