Begira Photok, Kinua elkarteak bultzatutako kultur egitasmoak, pizgarri bat izan nahi du sorkuntzarako  zein argazkigintzaren joerak, debateak eta gaur egungo testuingurua aztertzeko.

 

Edizio berri honetan, Begira Photok leku gehiagotara iritsi da, kultur gune gehiago batu eta kolaboratzen baitu egitasmoan. Horri esker, proposamen eta erakusketen diseinu berriak izango ditugu Durangoko Arte eta Historia Museoan eta Bizenta Mogel Udal Bibliotekan, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan eta Zarautzeko Photomuseumean.

 

Erakusketez gain, beste zenbait ekintza eskainiko ditugu, hala nola, solasaldia Sema D’Acostarekin, tailerra Txema Salvansekin, argazki-liburuen nazioarteko erakusketa, El fotolibro chileno ikerketaren aurkezpena, Infinitu artifiziala argitalpena, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru, Argazkilaritza mintzagai saioa, non estatuko argazkigintza arloko pertsona ospetsuek parte hartuko duten. Bestalde, argazkigintza arloko sorkuntza eta ikerkuntza aitortzeko sari bi emango ditugu: Argazkigintzaren sorkuntza eta Argazkilaritza-saiakera.

 

Begira Photoren zazpigarren edizioa 2017ko urriaren 26tik azaroaren 18ra bitartean egingo da.