Semadacosta web
© Eduardo D´Acosta

Norantz doa argazkigintza?

Solasaldia Sema D’Acostarekin


Azaroak 11 eta 12
Pinondo Etxea (Durango)

Larunbata, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00
Igandea, 11:00 – 14:00

 

Sema D’Acostak gidatutako solasaldian argazkigintza garaikidearen alde desberdinei buruzko eztabaida eta gogoeta egingo dugu. Iritziak eta esperientziak elkartrukatzeko espazioa honetan, sorkuntzaz, kudeaketaz, komisario lanaz eta irakaskuntzaz hitz egingo dugu.

 

Jarduera honetan parte hartzeko, gonbidapena izan behar da.

Norantz doa argazkigintza? solasaldi parte hartzailea da, dinamikoa eta feedbackduna; agerian utziko dira egungo adierazpenaren, kultura bisualaren edota irudiaren gainean errepikatzen diren ideiak, eta ahalegina egingo da bertaratutakoei gako batzuk ematen argazkigintzaren etorkizuna hobeto ulertzeko, izan ere, gero eta presentzia gehiago du museo, galeria eta bildumetan.

 

Argazkigintzari buruzko ideiak elkartrukatzeko espazio hau, ikasi eta irakastekoa ere izango da, eta parte hartzaile bakoitzak bere ikuspegia edo esperientzia eman ahalko du. Eszenatoki berezi honetan, bada, XXI. mendeko argazkilaritzaren egoeraren gainean debatea egiteko asmoa dago, ikuspegi zabala zirriborratuz; sektoreko zenbait profesionalek euren esperientzia eta ideiak partekatuko baitituzte eta, horren gainean, parte hartzaileek beraien ondorioak atera ahalko dituzte. Saio hauen bidez, debaterako eremu bat eskaini nahi diegu bertaratutakoei eta, gaur egun, irudi fotografikoak dituen esanahi desberdinetara hurbilarazi: XX. mendeko irudi fotografikoak gaur egunera arte izan duen bilakaera.

 

Gure belaunaldia une erabakigarria eta zeharo konplikatua bizitzen ari da; definitu barik dagoen argazkigintzako estatusa garatzen ari gara, beraz, oraindik ez da behar beste sakon aztertu. Horregatik bada, egoera berri hau ikertzeko beharra dago, publikoak artearen xedeetako batzuk eta, bereziki, argazkigintzarenak ulertu ditzan.

Argazkigintza Arte Ederrak iruntzi eta gero, oka egin zuenekoa

Sema D’Acostaren hitzaldia


Azaroak 10
BilbaoArte (Bilbao)
19:00

Topaketarekin hasi baino lehenago, Sema D´Acostak  Argazkigintzak Arte Ederrak iruntzi eta gero, oka egin zuenekoa hitzaldia emango du. Sarrera librea izango da, doan, aretoaren aforoa bete arte.

 

Argazkigintzak Arte Ederrak iruntzi eta gero, oka egin zuenekoa hitzaldiak gainbegiratu bat ematen dio argazkigintzak 70eko hamarkadatik gaur egun arte izan duen garapenari. Asmoa da zenbait mugarri mahai-gaineratzea, adibide zehatzen bidez, ulertzeko zer gertatu den argazkigintza gutxi batzuen adierazpen baztertua izatetik -presentzia txikia museo, galeria eta arte garaikidearen bildumetan- gaur egun ditugun sortzeko baliabide bisualentzako erreferentzia bilakatzera iristeko

Sema D’Acosta (Gerena, Sevilla, 1975)

Sema D’Acosta (Gerena, Sevilla, 1975) ikertzailea, arte kritikoa eta argazkilaritzan espezializatutako komisario independentea da. Espainiako Ikusmen-arteetako kritikoen Kontseiluko kidea eta Arte Garaikidearen Institutuko (IAC) kidea ere bada. SCAN-eko (Spanish Contemporary Art Network) komisario laguntzaile aritua. Pilar Citoler argazkilaritza garaikidearen Nazioarteko Sari Bienaleko komisarioa da, gaur egun.

 

Arte Garaikideari buruzko zenbait liburu espezializatu argitaratu ditu, besteak beste, Joan Fontcuberta, PhotoBolsillo (prestatze-lanetan), Imago, Ergo Sum.Joan Fontcuberta(2015) eta Stand By_012. Guía de fotografía andaluza actual (2012). Halaber, artista askori buruzko saiakera monografikoak idatzi ditu, honakoak: Pieter Hugo, Per Barclay, Martin Kippenberger, Jack Pierson, Kimsooja, Luis Gordillo, Joan Fontcuberta, Dionisio González, Santiago Ydáñez, Miki Leal, Carlos Aires, Ignacio Tovar, Ángel Mateo Charris, Ángel Marcos, Juan del Junco edo Miguel Ángel Tornero.