Paisaia eraikitzea

Fernando Maselli

 

Photomuseum

Urriaren 31tik azaroaren 26ra

Zarautz (Gipuzkoa)

 

Proposamena zenbait serie biltzen ditu, baina erakusketak diskurtso bakarra du guztientzat: paisaia eta horren eraikitze formala eta kontzeptuala. Mendia protagonista nagusia duten serie horietan, bada, arakatu egiten da artistak naturarekin duen harremanetan eta, jarduera artistiko gisa, naturara egiten diren espedizioetan. Halandaze, erakusketak aurrez aurre jartzen ditu argazkilariak garatutako ikerketa eta paisaiarekin duen ikuspegi garaikidearekiko konpromisoa. Hartara, horixe ikus daiteke bere hasierako lanetatik, zeinetan errepikapen digitala erabiltzen zuen, tresna gisa, paisai artifizialak (Airetiko ikuspegia) eraikitzeko; edo espazio naturalari hurbiltzea, haren ikuskera erritual eta sinbolikotik (Hierofanías seriearen bidez); edo erromantizismoko espedizio zientifikoak eta artistikoak berraztertu ondoren, Sublimearen kontzeptuari buruz ikertzea, (bereziki Burke eta Humboldt idazle eta esploratzaileengan inspiratuta), horixe ikus baitaiteke Sumendiak, Iragartzea eta Infinitu Artifiziala serietan.

 

Paisaia eraikitzea da Fernando Maselliren atzera begirako erakusketaren izenburua, eta Zarautzeko Photomuseumen ikusi ahalko dugu urriaren 31tik azaroaren 26ra, Elvira Rilova komisarioak kudeatuta.

 

Bisita ordutegia
Asteartetik igandera: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00