Infinitu artifiziala argazki-liburuaren aurkezpena

Fernando Maselli

 

BilbaoArte

Azaroak 2, osteguna | 17:45

Bilbo (Bizkaia)

 

Infinitu artifiziala Fernando Maselliren argazkien bilduma da, paisaia birsortuak ageri den argazki sortak, Fernandok berak bakarrik egin dezakeen eran egindakoa. Mendi kate malkartsuak, zeinetan argi-itzalak, sakonera eta garaiera batutakoan, “ikara sublimea” eragiten duen ikuskera sortzen den; alegia, gure eguneroko arauen eta ordenaren segurtasun-ilusioa ezegonkortzen duen  zurrunbiloak sorrarazitako ikara.  Sublimearen kategoria estetikoari buruzko ikerketa bat da; sublimea beldur kontrolatu gisa ageri da neurrigabetasunean, infinituan, hutsunean, bakardadean edo isiltasunean.

 

Infinitu artifiziala liburuak Cuadernos de la Kursala izeneko bildumaren zatia da, Cadizeko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateko Museoak eta La Fabricak lagundutako proiektu editoriala.   

 

Fernando Masellik (Buenos Aires, Argentina, 1978), bere proiektu artistikoen bitartez, formalismoaren aldeak aztertzen ditu, eta funtsezko baliotzat dituen estetikan eta kontzeptuan sakontzen du. Bere azken lanetan arreta berezia eman dio gizon-emakumeek natura garbiarekin duten harremanari eta naturak duen rolari erlijiotasunaren edo ezagutzaren moduko ideiak ulertzeko. Hartara, ikerketaren ardatz nagusia sublimea kontzeptuaren inguruan dabil, hots, paisaia malkartsuen edertasunaren jainkotasunari lotutako handitasunaren aurrean sentitzen dugun beldur eutsiaren inguruan, hain zuzen ere.