Mahai-ingurua

Kritika: funtzioa, beharra eta erantzukizuna

Francisco Baena eta Juan Peces. Bideratzailea: Jon Gorospe

18:00

 

Kritika: funtzioa, beharra eta erantzukizuna izenburuko mahai-inguruan, kritikak dituen funtzioei buruzko galderak egingo dira, hala nola, artista eta komisarioen mezuak publiko zabalago bati helaraztea, autore berrien gainean ikertzea eta beraiei zuzendutako baliabideetan inbertitzea (espazioak, denbora eta dirua), eta artista edo komisario batek aipatutako baliabideen erabilera ebaluatzea. Halaber, egindako inbertsioa balioetsiko da, alegia, gizartearentzat eta publikoarentzat ona izan den ala ez, beti ere, obraren xedea kontuan izanda.
Bategitea eta kontsentsu guneak bilatu nahi ditugu, gaur egun apenas dagoen kritikak ikertze bideari ekin diezaion. Kritika eta propaganda bereizteko tresnak emango zaizkie mahai-ingurura etortzen direnei.

Francisco Baena (Madrid, 1967)

Jose Guerrero Zentroko zuzendaria da. Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean, 1990ean. Arteetako teoriaren eta estetikaren Masterra egin zuen 1992an, IETAn; eta Filosofia eta Letretan doktoretza Madrileko Unibertsitate Autonomoan, 1996an, La huella de la luz. Una teoría para el texto fotográfico tesiarekin, Jesus Gonzalez Requenaren zuzendaritzapean. Kulturaren industriako zenbait arlotan lan egin du, hala nola, argitalpenetan, musikan, arte eszenikoetan, arte ederretan… Hezkuntzan ere aritu izan da, bigarren hezkuntzan, unibertsitatean, erakunde publikoetan mintegietan… 1999an, Granadako Diputazioko Kultura Sailean hasi zen lanean Zerbitzu Kulturaletako goi-mailako Teknikari gisa. Hasieratik ari da, han, erakusketak koordinatzen Jose Guerrero Zentrorako eta Gabiako Kondeen Jauregirako. Komisario lanak egin ditu aipatutako areto bietan eta beste zenbaitetan, honako erakustaldi hauetan: Huellas de luz granadina 2000an; Santiago Ydáñez, 2001ean; Manuel de Falla eta la Alhambra, 2005ean; José Guerrero: Los años primeros, 2009an; Cromocronías. Poéticas del color en la imagen-tiempo, 2010ean; Jesús González Requena: Escenas fantasmáticas, Un diálogo secreto entre Alfred Hitchcock y Luis Buñuel y Domingo Zorrilla: Intemperies, 2011n; Paco Pomet: Contra a Inercia, 2012an; José Guerrero: The Presence of Black, 2014an, eta José Guerrero: Del relámpago el fulgor, 2016an. Ehunka artikulu argitaratu ditu katalogo, aldizkari, akta eta liburu kolektiboetan, batez ere, berak antolatutako erakusketei buruzkoak, Jose Guerrerori buruzkoak, bertako artista sortu berriei buruzkoak, nazioarteko artistei buruzkoak, eta estetika, argazkigintza eta zineari buruzkoak. Bost liburu publikatu ditu: Vendas para los ojos (2007), Olor a sangre en la nariz (2010), Luz corriente (2014), Eco oscuro (2016) eta Avery Jones (2017).

Juan Peces (Madrid, 1968)

Juan Peces – Ilustración de Yann Legendre

Argazkilaritzan aritutako kazetaria da. British Journal of Photography aldizkariaren kolaboratzailea da, Espainiatik. El Pais egunkarirako freelance berriemaile izan da Parisetik, baita El Mundo egunkariko erredaktore ere. 2017ko PhotoEspañako Descubrimientos astearen paper-zorroaren ikuskatzailea izan da; halaber, moderatzailea izan da 2016ko PhotoEspañak eta Telefonica Fundazioak antolatutako argazkigintza arloko talentu berriei buruzko mahai-inguruen zikloan. Lagundu egin dio Horacio Fernándezi José Guerrero Zentroarentzat (Granada) komisario lanak egiten Nueva York en fotolibros erakusketaren katalogoa osatzeko. Halaber, komisario gonbidatua izan da Frantziako Previously On Hans Lucas #8 argazkilarien paper-zorroak aukeratzeko. Kontsultaria da diseinuan eta edukien estrategian. F de Fotografia aldizkari-proiektuaren egilea da.

Jon Gorospe (Vitoria-Gasteiz, 1986)

Jon Gorospe – Fotografía de Joselure

lanak ekoizten dituen sortzailea da eta, horrez gain, irudia ulertzeko jardunean ari da, ikuspegi teorikotik. Delineazio teknikoko formazioa hartu ondoren, hezkuntza artistikoetako gradu bat egin zuen unibertsitatean; diseinu grafikoko espezialitatea egin zuen Euskal Herriko ADGEn, Lituaniako Vilnius Faculty Of Art-en, eta ikasketa amaierako proiektua Maltan egin zuen. Ikasketak osatu zituen argazkigintzako eta zinearen arloko autoreekin: D´ágata, Xavier Rivas, David Jiménez, Javier Rebollo, Jose Luis Guerín eta beste batzuk. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Argazki garaikideko Galizia, Montehermosoko produkzio beka, Albarracineko argazkilaritza eta kazetaritza beka, Periskopio lehiaketa, Gizon Fantastikoa egitasmoa, Hemen eta Orain eta beste zenbait. Herrialde, erakunde publiko eta galeria pribatuetan erakutsi ditu bere lanak.

 

Informazio gehiago http://jongorospe.com/ web gunean.