Hitzaldia

Elfoak, txakurrak eta zorginak

Bego Antón

19:00

 

Bego Antónek bere azken hiru lanei buruzko ibilbide bisuala eta komentatua egingo du. Hala nola, Islandian izaki magikoak ikusten dituzten pertsonak, The Earth Is Only A Little Dust Under Our Feet; Estatu Batuetan txakurrak dantza euren jabeekin, Everybody Loves to ChaChaCha; eta duela 400 urte suan erretako zorginak Euskal Herriko basoetara bueltan, Haiek Danak Sorginak. Kontatuko digu inspirazio non topatzen duen eta zelan garatzen dituen bere proiektuak historia bat lortu arte.

© Bego Antón

Bego Antón (Bilbao, 1983)

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta argazkigintza dokumentaleko espezialitatea egin zuen Bartzelonan. Bere lanaren bidez, gizakiaren portaera zehatz analizatu eta gogoeta egiten du naturarekiko dugu inplikazio psikologiko eta moralari buruz. Halaber, talde txikiekiko interes berezia erakusten du, egia, errealitatea edo fantasiari buruzko kontzeptuen gainean lan egiteko.

 

Bere lanak, besteak beste, NYT-ren Lens Blog, Le Monde, CNN Photos eta The British Journalof Photography hedabideetan argitaratu dira. Bilboko Guggenheim Museoan izan dira bere argazkiak; 2014ko PhotoEspañan ere bai, P2P Prácticas Contemporáneas de la Fotografía Española delako atalean; eta Miradas de Mujeres Festibaleko Post-Arten. Zenbait erakundek emandako bekak jaso ditu, esaterako, Vegap, Spain USA Foundation, Norvegiak Madrilen duen enbaxadaren EEA Grants, Bizkaiko Foru Aldundia eta Etxepare Institutuarenak, hain zuzen ere. 2014ko  World Press Photoren Joop Swart Masterclassen parte hartzeko hautatu zuten.