Begira Photo Festibala

Begira Photo Festibala

Ekainaren 10etik 29ra | Durango (Bizkaia)  

Begira Photo Durangon (Bizkaia, Euskal Herria) egiten den nazioarteko argazki festibala da. Aurtengoa laugarren edizioa da.

Kinua Argazki Elkarteak bultzatzen duen festibal hau baliabide egokia da argazkigintza garaikidearen sorkuntza aitortzeko eta hedatzeko. Aurtengo edizioaren oinarri nagusiak dira Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera ematea.

Begirak 3.000 jarraitzaile inguru ditu eta 50.000 pertsonengana iristen da erakusketak, gune publikoko ikuskizunak eta internet bidezko hedapena kontuan izanda. Aurtengo edizioa ekainaren 10etik 29ra egingo da eta egitarau honakoa dugu: 8 erakusketa, 2 argazki-liburu aurkeztea, 2 hitzaldi, 2 elkarrizketa, 2 proiekzio-saio eta 2 tailer (1 umeei zuzenduta).

  • Kontaktua:

    + 34 94 658 32 95
    + 34 658 70 82 64
    + 34 685 70 48 39
    info@begiraphoto.com
Descargar musica