• Erakusketak
  • Tailerra
  • PhotoBooks
  • Proiekzioak
  • Partners
  • Kontaktua
  • Castellano | Euskera | English
Ukraina Pasport
Federico Clavarino

Ukraina Pasport herren dabilen herrialde baterako bidaia da, alegia, Mendebalderantz begira dagoen, baina gainbehera post-sobietarra darion herrialdera. Iraultzaren oihartzun urruna entzuten da han, baina bere koloreak ez du ezer adierazten. Oso lan berezia da; zenbait muga zeharkatzera gonbidatzen gaitu: iraganarena eta geroarena, haurtzaroarena eta helduaroarena, errealitatearena eta imajinazioarena. Bidaia honen bidez, Clavarinok Ukrainiako errealitate sozial eta politikoaz baliatzen da nostalgiari eta eraldaketari buruz hitz egiteko.

Federico Clavarino Torinon (Italia) jaio zen 1984an. Gaur egun Madrilen bizi da eta bertan egiten du lan. Bere lanetako bi argitaratu dira: La Vertigine (Fiesta Ediciones, 2010) eta Ukraina Pasport (Fiesta Ediciones, 2011).

Bere obra www.federicoclavarino.com web gunean ikus daiteke.

Arte eta Historia Museoa
Ekainaren 1etik 24ra
foto exposicion federico
HEXÁPODA
Erakustaldi kolektiboa

Hexápoda El Trapicheren erakusketa kolektiboa da, ekimen independentea, zeinaren asmoa baita argazkigintza sustatzeko eta hedatzeko ekintzak garatzea. Album-ikustailetan aurkeztutako lanen hautaketa bat da erakusketa honen emaitza, eta ondorengo bost autoren lana erakusten du: Elena Vigó, Javier Ballester, Neftalí González, Alejandro de Dueñas eta Carmen Rivero. Bost begirada ikuspuntu desberdinekin eta zerbait komunean: existentziari eta bizitzari buruz ikertzea.

El Trapiche Granada hirian sortu zen argazkigintzaren kultura dinamizatzeko asmoarekin, baita, adierazpide gisa, argazkilarien arteko foroa sortzeko ere.

Ekintzei buruzko informazioa www.eltrapiche.orgweb gunean duzue.

Art Leku galeria
Ekainaren 4tik uztailaren 15era
foto exposicion de el Trapiche
ABSOLUTO
Natacha Marlo

Esnatze motel hauetan, egileak hurrengo eguneko zereginei egiten die gainbegiratua, eta kontzientzia hartzen du, labur aztertuz, nor den, nor izan zen, zer izango den edota zer izan nahi duen. Absoluto lanean lehenengoz erabiltzen du kolorea bizitzatik iragan izanaren sentimendu barrukoena, bere arima hustu eta berriro ere bete zela kontatzeko; bizi den munduaren ikuspuntu berria da.

Natacha Marlo (Granada, 1967). 7 urterekin gutuna idatzi zien Errege Magoei bere desiorik handiena eskatzeko: Werlisa IIa; umetan harekin baliatu zen jolasetan ikertzeko. Harrezkero, fin ibili da prentsarako argazki-lanetan (edo dokumentaletan) gizarte ekintza arloan. Gaur egun, beti eroaten du bere kamera konpaktu txikia leporaino betetako poltsan. Une txikiak biltzen ditu kamerarekin, eta memoriatik ihes egiten badute ere, inprimaturik geldituko dira.

Espainiako hainbat hiritan erakutsi ditu bere lanak, eta honakoetan ere bai: Larache eta Tanger (Maroko), Berlin (Alemania), Santo Domingo (Dominikar Errepublika) eta Ribnik (Bosnia Hertzegovina).

San Agustín Kultur Gunea
Ekainaren 8tik uztailaren 15era
foto exposicion de Natacha Marlo
PASOS
Mikel Ibarrola

Pasos egunerokotasuneko ordekan irekitzen den lerro zabalean zehar igarotzen da. Alegia, bizitzarako berezko halabehar bezala berreraikitzen den etengabeko prozesuan aurkitzen duen ordekan. Hortik sortzen da alegiazko hori orografia bat osatuz, non ikuslea bere koordenatuen arabera kokatu behar izango den. Lan honek bizi daitekeen espazio sinbolikotzat hartzen du irudi fotografikoa, eta kontatzeko bere trebetasuna existentziaren zatikako izaeran du oinarri.

Bizipenaren hurbiltasunak eraginda ihes egin ohi digunaren lilura gisa sortu zen Pasos. Haatik, ez du harrapatu nahi eta hausnarketa gai bihurtu, baizik eta irrikan dago bere uretan igeri egiteko ur-lasterrak eroandako lekutara, azken finean, guztia hori balitz bezala.

Mikel Ibarrola (Iruña, Nafarroa, 1982). Argazkigintzarako duen interesa nabarmen aldatzen ari da urteetan zehar. Bilakaera hau zeharka baldintzatuta izan da, dela egin duen prestakuntza, dela bere bizi-esperientzia. Honek guztiak, espresio arloko haren jakin-nahia eragin du eta oso ezaugarri desberdina duten argazkigintzako zenbait proiektu garatu ditu.

Bere obra www.mikelibarrola.comdago ikusgai.

Ezkurdiko Udal Aretoa
Ekainaren 11etik uztailaren 8era
foto exposicion de Mikel Ibarrola
NERVES, FEST & LA MAISON
Laëtitia Donval

Trilogia honen bidez, bere bizitzaren bost urteko aldia erakusten digu, noraezean eta galbidean (Nerves, 2010) ibilitakoa eta Bretainiako baserri inguruko bere familiaren etxerako itzulera nostalgiko eta barnerakoia. Han bertako jaiak (Fest, 2011) eta bere auzoa (La maison, 2011) behatuko ditu.

Laetitia Donval 1981ean jaio zen Bretainian (Francia), eta bertan ditu bizilekua eta lana. Smoke Europako argazkilarien kolektiboko kidea da. Bakarkako lanaz gain, argazkigintza tailerrak egiten ditu ikastetxeetan.

Bere lanetan sufrimendua eta bakardadea, ustez, arintzeko den mundu baten ahultasuna ikus daiteke. Zalantzan jartzen du, modu latz eta zatituan, gizakiak garen, eta agerian uzten du errealitatearekiko lotura, erakarpen-sentimenduaren eta distantziaren artean. 2010ean auto-argitaratu zuen Nerves izeneko lehen liburua, eta nazioarteko argazki festibal askotan izan da erakusgai.

Erakusketa hautatuak: QPN (Nantes), Nueva York Photo Festival, Le Bal (París), F/ Stop Festival (Leipzig), International Center of Photography (Nueva York), RIP (Arles).

Bere obra www.smokecollective.orgweb gunean dago ikusgai.

Arte eta Historia Museoa
Ekainaren 26tik uztailaren 15era
foto exposicion de  Laëtitia Donval