Hitzaldia
Argazkilaritza ikastea Espainian: arrisku handiko kirola
Mónica Lozano
17:00
Espainian argazkilaritza ikastea beti izan da zalantzazko lurralde batetik bidaiatzea, baina azken urteotan, eskola eta formazio proposamen ugari sortu dira, eta horrek muturreko kirol bilakatu du. Ikasketa ofizialak urriak dira edo ia ez dago, ikasketen maila guztiak hartuko dituen marko legal zehatzik ere ez dago, ezta irtenbideak emateko plan nazional bat ere. Eskaria gero eta handiagoa da eta sektore pribatua pozarren azaltzen da. Asko dira jarduera didaktikoak programatzeko abenturari ekin dioten eskola, kolektibo eta profesionalak; izan ere, proposamen heterogeneoa, arautu gabekoa eta kualifikazio labainkorra osatu dute eta, beraz, nahasmena baino ez die ekarriko etorkizuneko ikasleei, baita argazkilaritzari ere.