Ximena Almeydaren Calma egitasmoa plazaratzea

Ros Boisier eta Leo Simoes

18:30 | Arte eta Historia Museoa

Durango (Bizkaia)

 

Calma Pewen Cuadernos de Fotografía argitalpen proiektuaren lehen alea da. Helburua da argazki-liburuak eskaintzea 60 aleko edizio laburrak eginez. Hortaz, argazkien argitalpen-bilduma izango da, eta argazkilariei ekoizten laguntzeko eta egiten dituzten lanak ikusarazteko sortu da. Argitaraldiak mugatuak eta zenbakituak izango dira. Asmoa baitugu, paperezko argitalpen horren bidez, hain ezagunak ez diren autoreen lanak kaleratzeko eta sustapen lanak egiteko ere bai, estatu eta nazioarteko zirkuitu baten barruan.

 

Pewen Cuadernos de Fotografía Mugaren argitalpen proiektua da, Kinua Argazki Elkarteak lagunduta.