Begira Photo Kinua Argazki Elkarteak bultzatutako kultur egitasmoa da. Helburu nagusia da argazkigintza garaikidea sustatzea eta gaur egun bizi duen egoera aztertzea, ikuspuntu desberdinetatik landuta. Aurtengoa seigarren edizioa da.

 

Festibala 2011n hasi zenean, Arte eta Historia Museoan eta Durangoko beste espazio batzuetan egiten zen. Programazio artistikoa oso aberatsa izan da, askotariko jarduerak izan baititugu, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta argazki-liburuak. Irudi fotografikoa sortu, kudeatu, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukera ematen duen espazioa baita.

 

Begira Photoren edizio berri honetan Basoari buruzko zenbait erakusketa eskainiko dira, argazki-liburuak aurkeztuko dira, eta argazkigintzako izen ezagunak ekarriko ditugu Argazkilaritza mintzagai hitzaldi sorta emateko. Argazkigintza garaikidea eta XXI. mendeko argazkiari buruzko pentsaera garaikidea sustatu eta hedatzeko asmoa baitugu.

 

Aurten badago berrikuntzarik, izan ere, erakusketak Iurretan, Amorebieta-Etxanon eta Abadiñon ere jarriko dira, eta horrela, eskualdera zabalduko da.

 

Begira Photo festibalaren seigarren edizioa hau urriaren 20tik azaroaren 13ra egingo da.

footer-logotipos-begira-2016-eusk