Argazki-liburuaren aurkezpena

Argazki-liburuaren aurkezpena

Invisible walls

Iñigo Beristain

Ekaina 12, 19:00 | Arte eta Historia Museoa  

Invisible walls
Invisible Wallsen autoreak lurraldeari eta identitateari buruzko gogoeta egiten du. Horretarako, hurbileko mugei egiten die argazkia eta munduko gaur egungo lurralde-antolaketaren metafora gisa erabiltzen ditu.

Boteretsuak urrutiko bulegoetan egundoko mapen gainean arbitrarioki marratutako lerroak dira, nagusiki, gizakiaren bizitza zeharo baldintzatzen duten arrazoi ekonomiko, politiko, kultural edota erlijioso direla medio. Leku berdin berdinak banantzen dituen irudizko lerroak, baina muga bat zehazte hutsak, kasu batzuetan, aurkako egoerak izatea eragiten du.

Lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza izan du.

Arte eta Historia museoa
Sanagustinalde kalea 16

  • Iñigo Beristain (Eibar, Gipuzkoa, 1973). Gasteizko Arteen eta Lanbideen Eskolan hasi zen argazkigintzan. 2007an EFTI-ren Roberto Villagraz beka eman zioten eta masterra egin zuen bertan, Kontzeptu eta Sormena ibilbidean. Azken urte hauetan, hainbat erakusketa egin ditu, bakarka eta beste batzuekin batera ere bai, eta liburu bi argitaratu ditu. 2010, 2012 eta 2013an beka eman zion Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Bere lana www.iberistain.com web gunean ikus daiteke.
Descargar musica