Ekainaren 26a, 19:00
Furtivos, Vicente Paredesen lehen argazki-liburua da, ezkutukoen azpi-mundu barruan sartzen gaitu, inork galdegiten eta nahi ez dituen lur urbanoetako biztanleen eremura, hain zuzen ere. Liburuan, Vicentek gure programa genetikoan doazen portaerei buruz hitz egiten digu. Lurrik egon barik ere, txakurra beti saiatuko da hezurra lurpean sartzen; bere oin azpian metroko tunelak, kristala eta zementua egon arren, gizakiak zulatu egingo ditu hazia ereiteko.
Bilbo industria hiri bilakatu zenean, milaka nekazari etorri ziren fabriketara lan bila. Nekazariak ziren, bai, hemengoen antzekoak; alde bakarra da haiek ezin izan zutela beraien lurrak hona ekarri eta, egun batetik bestera, langile urbano bihurtu behar izan zuten. Baina duela belaunaldi asko, haien identitatean suaz idatzita zegoen agindua: lurra aitzurtu, ureztatu eta belar txarrak apartatuko dituzu.
Behin-behineko okupek, gune griseko biztanleak, indigenen erara erreserban sartuta, laster ikasi zuten bizirauteko gakoa zein zen: egundo ere detektatuak ez izatea.
Furtivos liburuan Luis Lopezek idatzitako testuaren laburpena.
Vicente Paredes Orihuelan (Alicante) jaio zen 1972an. 1995ean kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, hurrengo urtean, argazkilaritza ikasketan egin zituen Londreseko Westminster Collegen. Gaur egun, freelance ari da argazkilari lanak egiten zenbait publizitate enpresarentzat. Informazio zabala www.vicenteparedes.es web gunean.
Furtivos Fiesta Ediciones, RM eta Univerdidad de Cádiz argitaletxeek argitaratu dute.