Proiektu pertsonal eta argazkilaritzaren inguruan berezko posizionatze baten bila dabiltzan argazkilariei zuzenduta dago tailer hau. Argazkilaritza ikuskera pertsonal bezala tailerrak sormena eta kuriositatea suspertu beharko du norabide desberdinetan eta norberaren argazki-proiektu bat lortzeko funtsezko oinarriak eskuragarri ipini.
Gutxi gorabeherako azalpenak eman ahal izateko parte hartzaileek euren lanak ekarri beharko dituzte: argazki komertzialak, autobiografikoak, dokumentalak, e.a.. Argazki hauek guztiak iritziak elkartrukatzeko, zalantzak partekatzeko eta gaihonen arau berriei buruz eztabaidatzeko balio izango dute. Egileak bere lana eta proiektu pertsonalak ikasleekin batera aztertuko ditu.
Iraupena: 18 ordu + 2 ordu hitzaldia.
Ordutegia: Ostirala 16.30etatik 18.30etara + hitzaldia. Larunbata 10etatik 14etara eta 16.30etatik 20.30etara. Igandea 11etatik 15etara eta 17etatik 21etara.
Prezioa: 250 €. Larunbata eta igandeko (uztailaren 2 eta ko) bazkaria barne.
Argibide eta erreserba: +34 658 70 82 64 info@begiraphoto.com
Sortze-planteamendutik edizioratailerrak hausnarketa praktiko bat proposatzen du hurrengo gaiaren inguruan: nola aurre egin prozesu fotografikoari fase guztietan. Betekizun bat izan edo proiektu pertsonal bat izan, hasierako planteamendu fotografikoari edo edizioari irtenbidea bilatzeko bideak proposatuko ditugu.
Proiektuaren sortze eta narrazio potentzial guztia garatzeko bide berriak zabaltzen ahaleginduko gara, sortze-hastapenak sustatzen dituen planteamendu metodologiko batetik eta, parte hartzaileen lanen eta beraien estilo pertsonalaren arabera. Banakako proiektu bakoitza aberasteko asmoarekin bertaratutakoenparte-hartze aktiboa sustatzen ahaleginduko gara.
Iraupena: 12 ordu.
Ordutegia:Larunbata 10etatik 14etara eta 16.30etatik 20.30etara. Igandea 11etatik 15etara.
Prezioa: 150 €. Egun bietako bazkaria barne.
Argibide eta erreserba: +34 658 70 82 64 info@begiraphoto.com